Hack.in#badakigu informatika elkarte askea, herritik eta herriarentzat sortutako erakunde tekno-politiko, aurrerakoi, euskaldun eta euskaltzalea gara. 10 urtetik gora daramagu jendartearen garapenean eta giza eskubideen inguruan lanean ari diren norbanako zein eragileak ahalduntzen teknologia askeak erabiliz, azken hauek eraldaketa sozialerako ezinbesteko tresnak direlako.
Proiektuak
Pribatutasunaren behatokia
Post-Snowden aroan pribatutasunaren inguruko hausnarketak egiteko albisteak jasotzen dituen Telegram kanala.
Hitzaldiak eta tailerrak
Pribatutasuna, software librea, barne eta kanpo komunikazioa… baten bat zure herrian antolatu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.
SL-aren aldeko mozioa
Euskal Herriko udaletxeetan aurkezteko software librearen aldeko mozioak prestatu ditugu. Hartu txantiloia eta eraldatu.
Aholkularitza teknopolitikoa
Proiektu aktibistak teknologiaz laguntzea gustuko dugu. Proiektu aktibista bat baduzue eta laguntza teknologikoa behar baduzue jarri gurekin harremanetan.
Euskararen g1nkana herrikoia
Euskararen eguna ospatzeko Bermeoko Udalarekin elkarlanean burutzen dugu. Herrian zehar kokatzen ditugun galderak deszifratu eta erantzuteko erronka.
Batu komunitatera
Hack.in#badakiguk, irekia izateaz gain, parte-hartzea sustatzen du; hori dela eta, software librean, teknologia eta kultura askean, ekintzailetasun kolektiboan eta asanblearismoan sinisten baduzu geurean parte-hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Matrix gela
Software librea eta bere periferiaren inguruko eztabaidak emateko zein gure berri izateko Matrix gela bat daukagu:
Hack.in#badakigu Matrix gela >
Telegram taldea
Matrix gela aukeratzea gomendatzen dizuegu, baina Matrix erabiltzen ez dutenekin elkarlanean aritzeko Telegram talde bat daukagu.
Bien arteko zubi bat erabiltzen dugu. Hau da, Matrixen esaten dena Telegramera heltzen da, zein alderantziz:
Hack.in#badakigu Telgram taldea >
Gizarte sareak
Mastodon.eus-en ere aurkituko gaituzu, nahiago baduzu Twitter ere badaukagu, baina askoz gutxiago elikatzen dugu:
Albisteak
Pribatutasunaren behatokia V1.0: bertsio egonkorrera heldu gara
Kaixo adiskideok, Pribatutasunaren behatokiaren lehen lotura 2016an gorde genuen. Urte berean sortu genuen Telegram kanala eta proiektuari egin genion azken ekarpena Mastodon-eko profil bat sortzea izan zen. Gaur arte, modu oso prekarioan kudeatzen genuen proiektu hau: XML fitxategi bat baino ez zen. Hemendik aurrera, Shaarli software librea erabiliz loturak modu egokiagoan kudeatzeko aukera eskaintzen digun …
“Pribatutasunaren behatokia V1.0: bertsio egonkorrera heldu gara” irakurtzen jarraitu
Zubiak eraiki ditugu
Iepale! Aspaldi erabiltzen dugu Telegram. Bi talde. Gure barne eztabaidetarako bata eta elkartearen komunitatearekin berba egiteko bestea. Azkenaldian software Librea sustatzen duten talde askok beraien eztabaida taldeak Matrix izeneko berehalako mezularitza software libre eta banatu instantzia desberdinetara migratu dituzte. Gure artean hausnartu ostean (eta Librezalek egindako proposamen bat medio), hemendik aurrera, nahi duenari, aukera emango …
Autodefentsa digitalaren hastapenak Durangoko Azokan
Egun garrantzitsu bat daukagu esku artean, Azaroak 7. Ondo dakizuen moduan asteburu horretan ospatzen da Durangoko Azoka eta Hack.in#badakigu informatika elkarte askea Kabi@ gunean izango gara “Autodefentsa digitalaren hastapenak” tailerra burutzen. Bertan, Android sistema eragilea oinarritzat hartuz gure komunikazioak modu pribatu eta seguruago batean lantzeko oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu hiru orduko tailertxo batean. Oinarrizko jakintza …
“Autodefentsa digitalaren hastapenak Durangoko Azokan” irakurtzen jarraitu
Kontaktua
Elkartearekin harremanetan jarri nahi izatekotan erabili inprimaki hau: