Nor garen

Hack.in#badakigu informatika elkarte askea, herritik eta herriarentzat sortutako erakunde tekno-politiko, aurrerakoi, euskaldun eta euskaltzalea gara. 10 urtetik gora daramagu jendartearen garapenean eta giza eskubideen inguruan lanean ari diren norbanako zein eragileak ahalduntzen teknologia askeak erabiliz, azken hauek eraldaketa sozialerako ezinbesteko tresnak direlako.

Ezagutu gaitzazu >

Proiektuak

Pribatutasunaren behatokia

Pribatutasunaren behatokia

Post-Snowden aroan pribatutasunaren inguruko hausnarketak egiteko albisteak jasotzen dituen Telegram kanala.

Telegram kanalera batu >


Hitzaldiak eta tailerrak

Pribatutasuna, software librea, barne eta kanpo komunikazioa… baten bat zure herrian antolatu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.

Harremanetan jarri >


SL-aren aldeko mozioa

Euskal Herriko udaletxeetan aurkezteko software librearen aldeko mozioak prestatu ditugu. Hartu txantiloia eta eraldatu.

Mozioa ikusi >


Aholkularitza teknopolitikoa

Proiektu aktibistak teknologiaz laguntzea gustuko dugu. Proiektu aktibista bat baduzue eta laguntza teknologikoa behar baduzue jarri gurekin harremanetan.

Harremanetan jarri >


Euskararen g1nkana herrikoia

Euskararen eguna ospatzeko Bermeoko Udalarekin elkarlanean burutzen dugu. Herrian zehar kokatzen ditugun galderak deszifratu eta erantzuteko erronka.

Ikusi 2016ko g1nkana >

Batu komunitatera

Hack.in#badakigu irekia izateaz gain, parte-hartzea sustatzen du; horregatik, software librean, ekintzailetasun kolektiboan eta asanblearismoan sinisten baduzu gurekin parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

Eztabaida posta zerrenda

Elkarteko eguneroko kudeaketa eta burutzen ditugun ekintzen inguruko eztabaidak emateko posta zerrenda da:

Hack.in#badakigu posta zerrenda >

Telegram eztabaida taldea

Software librea eta bere periferiaren inguruko eztabaidak emateko Telegram taldea da. Hortaz aparte elkartearen eguneroko kudeaketa egiteko ere erabiltzen dugu:

Hack.in#badakigu >

Telegram albiste kanala

Parte-hartzeko denborarik ez baina gure albisteen berri izan nahi baduzu beste hau da, Telegram kanala, zuretzako aukera:

Hack.in#badakigu albisteak >

Albisteak

Herrien neurrirako ekonomia digital baterantz

FairCoop mundu mailan eragina izan nahi duen kooperatiba ireki eta parte-hartzailea da. Bere proiektuen baitan FairCoin izena duen moneta digital bat aurkitzen da, moneta honen helburua sistema ekonomiko kapitalistari alternatiba sortzeaz gain, gaur egungo ekonomian lekua ez duten pertsonei lekua egitea da. Hack.in#badakigu informatika elkarte askea Bilboko FairCoop taldearekin harremanetan jarri gara beraien esperientzia Euskal …

Posta zerrenda berria abiatu dugu

Urteak dira gure posta zerrenda bertan behera uztea erabaki genuela, azken finean, herriko talde bat izanik askoz eraginkorragoa zen guretzako asanblada bat deitu eta bertan eztabaidatzea. Baina… nola aldatzen diren gauzak kamarada! Garai berrien aurrean gaude eta gardentasuna, talde lana eta fisikoki geratzeko denbora eza dela eta (gehitu honi elkartekide bat Euskal Herritik kanpo joan …

Hack.in#badakigu 4.0: Webgune berria baino zerbait gehiago

2016 honetan hamar urte bete dira elkartea sortu genuenetik eta garaia zen webgunea berrizteko. Azken WordPress bertsioak eta Librezalek euskarara itzultzen egindako lan itzela aprobetxatuz begi aurrean duzun hau muntatzea erabaki dugu. #hb1010 ekintzen barne elkartea zaharberritzeko/eboluzionatzeko egin beharreko lan batzuk zehaztu ditugu eta ikasturte honetatik hasita modu desberdin baten lan egiteko autua egin dugu. …

Kontaktua

Elkartearekin harremanetan jarri nahi izatekotan erabili inprimaki hau: