Software Librearen aldeko mozioak

Software librea (ingelesez, free software), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke.

Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:

  1. helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea.
  2. aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
  3. kopiatu ahal izatea.
  4. hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

Ezin dira nahastu, hala ere, software librea eta jabetza publikoko softwarea. Azken honek ez du lizentzia beharrik eta guztiona dela esan daiteke.

Nola erabili ez badakizu jarri gurekin harremanetan: