Greba Orokorrari buruzko informazio gune alternatiboa da. Hau pikete informatibo bat da. Greba Orokorra .info egin genuen aurreko urteetan, eta GO erreportariak kalera atera ginen, grebari buruz informatzera. Telebista herritar bat muntatu genuen, hizkuntza ezberdinetan emititu zuena, Internetetik mundura. Kalean argazkiak atera, bideoak grabatu, iritziak zabaldu genituen Informazioa, salaketa, kontrainformazioa, pikete informatiboa… Hau gune ireki Read More …
Zuotarik askok jakingo duzuen moduan joan de astean The Pirate Bay; Away From Keyboard dokumentala estreinatu zen sarean. Dokumental horretan The Pirate Bay deskargen guneko historia eta epaiketa nola suertatu zen aztertzen da. Bertan Peter Sunde, Fredrik Neij eta Gottfrid Svartholm interneteko aktibisten historia ere kontatzen zaigu, benetan interesgarria eta aztertzekoa den abentura. Aste honetan Read More …
Aspaldi zen lan hau esku artean genuela eta gaur bertan posta zerrenden zerbitzua berrezarri dugula jakinarazi nahi dizuegu. Asko izan zarete gure zerbitzarietan zuon gaztetxe, elkarte, auzo lantalde…, guztien posta zerrendak izan dituzuenak. Badakizue sei hilabete luze direla migraketa lanetan hasi ginela eta zerbitzu hau bertan behera utzi behar izan genuela. Deialdi ofizial honekin nahi Read More …
Durangoko azoka gainean dugu eta teknologia kultur egitasmo moduan ulertzen dugunok data garrantzitsu bat dugu berriz esku artean; Abenduaren 8a. Aipatu bezala Durangoko azoka aitzakia hartuz Kabi@ kultur@ 2.0: Teknologia libre tailer irekiak programa plazaratu dute. Kabia 2.0 esparruan gai interesgarri asko jorratuko dira, baina blog honi dagokionez teknologia eta kultur librearen inguruan burutuko den Read More …



