Home Bloga

KKKP VII .:. Iurrita (Oiartzun)

Urriaren 31an KKKP(Kontuak kafea, kopa eta puruakin)en 7. edizioa burutzen da.

KKKP bat interes ezberdinak dituzten pertsonen bilera informala da: Teknologia berriak, GNU/Linux, software librea, kultura librea eta "egin zuk zeuk" filosofia. Bertan gai ezberdinei buruzko aurkezpenak eta txarla elkarreragileak ospatzen dira, ordenagailuentzako programei buruzkoak, ordenagailuak muntatu eta desmuntatu, gai sozial eta kulturalak...

Toki berriak ezagutzea gustatzen zaigu, horregatik KKKP bakoitza toki ezberdin batean ospatzen dugu: Gaztetxetan, elkarteetan, kulturetxeetan eta abar.

Asistentzia librea da, baina etortzekotan hobeto jateko edo edateko zerbait ekartzea, edo/eta hauek ordaintzeko diru apur bat. Goizean hasten dira, 11:00ak aldera eta bazkalondoak asko luzatu daitezke, hitzaldien arabera. Logikoa denez, bakoitzak nahi duenean etorri eta joan daiteke.

Bazkalondoko elkarrizketak aurretik planteatutako gai konkretu batzuetara bideratu nahi ditugu, hitzaldi/tailer ez-formalak bihurtuz.

Datuak konpartitzeko ere erabiltzen badugu ere, helburua ez da bakoitza bere ordenagailuaren aurrean egotea, baizik eta denon artean ondo pasatzea.

Edozeinek parte har dezake, bai entzule moduan bai gai bat proposatuz. Hori bai, proposatzen baduzu gai bat berari buruzko aurkezpentxoa egin beharko duzu.

Ordutegi honek aldaketak izan ahal ditu, baina dena den hitzaldiak hauek izango dira

Egitaraua

  • 12.00 - Topaketa: Iurritia (Oiartzun).
  • 12.30 - Esku bionikoa
  • 14.00 - Bazkaria.
  • 15.00 - SQL Injection ingurune errealean
  • 16.45 - Robotika: Hastapena robotika literarioan
  • 17.30 - Fail2ban: Zerbitzariak segurtatzen
 

Irratia.com-en izan gara

Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabala Euskal Herri mailan teknologia berrien inguruko irrati saioak sortzen dihardute orain zenbait urte, irratia.com webguneko kolaboratzaileak eta irratigintza euskaldunean ezaguna diren pertsonak ditugu.

Gurekin kontaktuan jarri eta hack.in#badakigu eta KKKP inguruko elkarrizketa bat egin digu, Dabid izan da oraingoan elkarrizketa hori burutu duen pertsona eta zuzenean entzun ahal izan zen asteazkenean 13.00etan. Dena den, podcast bat ere badaukate, hona RSSa, edo esteka zuzena eta bertatik entrebista jaitsi eta entzun dezakezue.

Ez du maiz irratian elkarrizketak egiten eta urduri jarri da :P baina tira oso elkarrizketa entretenigarria da eta 20 minutuko kontua.

Eskerrak eman nahi dizkiogu irratia.com webgunea eramaten duten pertsona guztiei.

Goraintziak hemendik :)

 

BS3C jardunaldiak

Segurtasun informatikoa gaur egun, egunerokotasunean teknologia berriekin lan egiten duten erakunde eta enpresa nagusietan hazkundean dagoen kezka da, kontrajarpen nabrmena ikasle tekniko eta sektoreko profesionalentzat eremu ezezaguna dela izanik.

Azpiegitura informatikoen segurtasunarekiko erasoak urtero areagotzen dira, geroz eta garatuagoak diren banku phishing, informazio lapurreta, nortasun faltsuketa eta spam bidalketaren areagotze historiko etengabeak gertazen direlarik.

BS3C 2009 kartelaGure informazio eta komunikazioengan eragina duten arriskuak ezagutzea zaila da, baina behin kontzientzatuta eta informatuta egon ezkero, berauen bektore komunenak ezagutzea posible da.

Gai hauetariko batzuk argitzeko asmotan, Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako aditu ezagunen parte hartzea izango da, Internet eta azpiegitura telematikoei buruzko teknika eta prozedura desberdinak azalduko dituztelarik.

Jardunaldien garapenean zehar, kultura teknologikoarekin erlazionatutako ekintza ludiko ezberdinak eta arte erakusketak burutuko dira. Gau jaia antolatuko da agur eta itxiera moduan, honetan, inguruetako DJ'ak, ikusizko proiekzioak, lehiaketa ezberdinak, eta bukatzeko, opari banaketa partehartzaileen artean, hau guztia giro atsegin, hurbil eta lasai batean.

Jardunaldirako gehienezko edukiera 40 pertsonakoa da gutxi gora behera. Izena emateko, erreserba web bidez burutu behar da, BS3C2009-rako izen emate jarraibideak betez.

Segurtasun informatikoari buruzko lehendabiziko BS3C jardunaldiak Aprilaren 24an, barikuan, eta 25ean, zapatuan, burutko dira M3 Labs laborategi teknologikoan, Bilbo hiribilduaren erdialdean, Blind Security Systems S.L. enpresaren eskutik.

Egitaraua:

GhostWriting: Kode injekzioa prozesuetan hauek ireki behar izan gabe / sherox

Hitzaldi honetan, prozesu zehatz bati zuzendutako kode exekutagarria nola idatzi azaltzen da, berau ireki edo ta ezagutu beharra izan gabe.
Harien egoeraren manipulazio zuzena. (ikusi GhostWriting)

Generic Data Extraction & Injection with "libr". The Binary Swiss Army Knife / nibble

Ponentzia honen helburua, partaideak fitxategi bitarren tratamenduan hasieraztea da libr (radare2 proiektuaren liburutegia) liburutegiaren bitartez. Horretarako, liburutegi honen erabilera eta ezaugarriei buruzko azalpenak emanez, baita ere ELF eta PE formatuei buruz azaldu beharrezko guztia, ondoren datozen "binary injection" eta "data extraction" tekniken azalpenen ulermenerako.
Informazio gehiago

Mainframe Sistemen segurtasunari buruzko Egi eta Gezurrak / kujacu

Ponentzia honetan Mainframeen inguruko segurtasunak arituko gara, bai fisiko zein logikoki, eta batez ere, berauen segurtasuna sendotu edo ta apurtzeko prozedura ohikoenetaz.

"nmap" tresnaren ikerketa zehatza / Dani

Hitzaldi honetan, nmap tresnaren analisi bat burutuko da, bere liburu ofizialaren gidoian oinarrituz (http://nmap.org/book/). Hurrengoa azalduko da:
- Erabilgarritasuna SE desberdinetan eta konpilazioa GNU/Linuxen.
- Host, SE, zerbitzu eta bertsioak deskubritzeko teknikak
- Portuak eskaneatzeko teknikak
- Firewall eta IDS-en detekzioa
- Scripting adibideak

Malwarea eta ziberkrimena / Mikel Gastegi

Urte batzuk dira malwareak eboluzioa izan zuela, bere infekzioen ondorioz onura ekonomikoak lortzeko asmotan, adibidez kredentzialak lapurtuz, gertaldi bezala banka elektronikoarekiko atzipen data, edo ta DDos edo SPAM bidalketarako zombi sarren salmenta edo alokairuarengatik, beste adibide batzuen artean. Zibrekrimenaren profesionalizazio hau Malware as a Service izenez ezagutzen da.
Hitzaldi honetan, malwarearen artearen gaur egungo egoera azaldu nahi da (aktore nagusiak, jokabideak, kaltetutako erakundeak...), egunerokotasunean eragiten diguten mehatxu nagusiak modu zehatzagoan aztertuz, Zeus/Zbot/Wsnpoem edo Sinowal bezalako troiako zaldien bitartez.

Practical radare use cases / pancake

Radare, C programazio lengoaian idatzitako framework aske bat da. Tresna, liburutegi eta script ugariz osotua, bere helburua, erabiltzaile eta garatzaileei alderantzizko injeniaritzarako, datu eta kodeen analisirako, programak partxeatzeko eta abarrerako tresnak eskeintzea da.
Hitzaldi honen helburua, partehartzaileari radare-ren erabilera kasu batzuei buruzko ikuspegi globala maila praktikoan eskaintzea da.
Informazio gehiago

Mandala(ng), a new approach for developing "secured by default" applications / mandingo

Edozein aplikazio zerotik garatzea lan korapilatsua izan daiteke, batez ere proiektuak behin-behineko geldialdia izan eta ondoren berarekin jarraitu behar badugu, edo ta proiektua bera pertsona batek baino gehiagok mententzen badu.+
Aplikazioa hazten eta konplexutzen den heinean, askoz zailagoa gertatzen da gerorako utzi ditugun eginbeharren egoera egiaztatzea, adibidez gure aplikazioaren *segurtasuna* erabiltzaile maltzurrekiko.
Mandala(ng) kode irekiko lengoai/filosofi berria da, aplikazio seguruak garatzeko pentsatura, bai kontsolan baita web bidez exekutatu daitezkenak, benetan interesgarriak diren ezaugarriekin.
Informazio gehiago

Hats of kitchen (brainhacking & new concepts) / lord epsylon

Gogo-ariketa batzuen eta injeniaritza emozionalaren tekniken bidez aplikatutako kontzeptu-proba batzuen bitartez, partehartzaileak komunikazioen segutasun eta pribatutasunean oinarritzen diren gaurkotasuneko gai zehatz batzuei buruzko eztabaida sakonetan arituko dira. Lengoai-logika jokoak aplikatutako dira giro erlaxatu batetan, honetan edonork modu askean bere iritzia eman ahal izango duelarik, honela jendarte ugaritan teknologiari buruz aurkezten diren zalantza ugariri erantzuna eman nahian. Pentsamendu kolektibo, atenporal eta koordinatu bat sortuko dugu.

Erreserba motak eta prezioak:

  • Zurito (25€)
    • Dokumentazioa jasoko da.
    • Ez da jardunaldiko kamiseta orogarririk jasoko.
    • Ez dakar itxiera jaian parte hartzeko sarrerarik.
    • Mahainguruan parte har daiteke (gaurkotasun eta teknologia berriei buruzko eztabaida).
    • Ekintza, M3 laborategiko instalazio eta ponentzia guztietan parte har daiteke.
  • Txarro (50€)
    • Dokumentazioa jasoko da.
    • Jardunaldiko kamiseta oroigarria jasoko da.
    • Itxiera jaierako doako sarrera + kontsumizio 1.
    • Mahainguruan parte har daiteke (gaurkotasun eta teknologia berriei buruzko eztabaida).
    • Ekintza, M3 laborategiko instalazio eta ponentzia guztietan parte har daiteke.

Datak eta orduak:

  • 2009/04/24 Barikua - 16:00etatik 21:00etara
  • 2009/04/25 Zapatua - 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik itxi arte.

Tokia:

M3 Labs laborategi teknologioa.
Mesedeetako kaia 3, 5 D.
48003 Bilbo, Bizkaia. Euskal Herria.

Bidaiaren antolakuntza:

Ekimen honetan parte hartu nahi izan ezkero, ez ahaztu izena eman behar duzula arestian aipatu dugun moduan.

Gurekin etorri nahi izatekotan jarri zaitez kontaktuan elkartearekin edo beronen edozein kiderekin.

Animatu eta etorri!

 

Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren VII. edizioa ospaten da Maiatzaren 7an, UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitalak antolaturik.
Askok jakingo duzuenez, internet gai nagusitzat hartuz informatikarengan interesa dugun euskaldunon topagunea da.

 

Aurtengo edizioaren izena: IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar

Lekua: Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusia

Nori zuzendua: Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar, eta abar.

 

Egitaraua:

08:15 - 08:45 Harrera eta izen-ematea

08:45 - 09:00 Jardunaldien aurkezpena

09:00 - 09:30  Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua. - Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa)

09:30 - 10:00  Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak. - Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU)

10:00 - 10:30 IP telefonia: Komunikabideen iraultza - Jon Bonilla (Irontec)

10:30 - 11:00 Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan) - Luistxo Fernandez (CodeSyntax)

11:00-11:30 Atsedenaldia/kafea

11:30-13:30 Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)

   Esperientziak eta proiektuak

  Aplikazioak

13:30-15:30 Bazkaria

15:30 - 16:30 Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna

16:30 - 17:30 Artea eta teknologia berriak

 

Ekimen honetan parte hartu nahi izan ezkero, bete ezazu IEB 2009-ren izen-emate formularioa.

Gurekin etorri nahi izatekotan jarri zaitez kontaktuan elkartearekin edo beronen edozein kiderekin.

Animatu eta etorri!

 

KKKP III Kukutza III gaztexean

KKKP-ren 3. edizioaren kartelaBadator KKKP (Kontuak, kopa, kafea eta puruakin)-ren hirugarren edizioa, oraingoan Bilboko Kukutza III gaztexean izango delarik.

 Egitaraua honakohau da:

  • 11:00 - Hardware tailerra [tokiaren montaketa express]
  • 13:00 - Papera aurreztu inprimatzean [do it youtself]
  • 13:30 - Script onak, script motak
  • 14:30 - Frikismoaren hasiera [bazkalorduan]
  • 17:00 - Software Librearekin autoenplegua [mahaingurua]
  • 18:30 - [Fresatzeko makina txikia CNC]

Etorri nahi izatekotan jarri zaitez kontaktuan elkartearekin edo beronen edozein kiderekin.
Animatu eta etorri!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 3 Guztira: 4
Asel askatu!
La lista de Sinde
 
puntueus

 

Valid XHTML 1.0 Transitional