Home CCCP-KKKP

Kukutzako KKKP

Egun luzea atzokoa, orduen inguruan zeren egin nuen guztiaren balorazioa egingo banu, oso probetxuzkoa izan dela esango nuke :)

Eguna goizeko 05.00etan hasi zen bi ordu lo egin eta gero… Kotxea hartu eta Joseba eta biok Portugaletera abiatu ginen ikastolako lagun batzuekin batera Korrikan parte hartzeko. Km 1 eta gero txokolatada :) Maratoia egin izango bagenu modukoa!

Egia esan egun honetan dena bat egin zen, Kukutzako KKKPko eguna zen eta 11etan bertan izan behar ginen, egia esan naiz eta logura apur bat izan, kafea, ez zigulako lo apur bat egiteko denborarik eman… Jende nahikoa zegoen bertan gu eldu ginenean eta falta zirenak heltzean GISA-elkarteko Shagik “Script con clase” hitzaldia eman zuen, nola egin script onak saiakeran hil gabe. Man, awk… Honetaz beste egun baten arituko naiz sakonago. Gero Pisoniren ordua eldu zen, “Inprimir libros a doble cara” GISAk kaleratu duen manuala pasatuko dizuet.Ostean, Marrek “Frikismoaren historia” nolako izan zen komentatu zigun, eta sinistu, frikiak historian zehar orain asko agertu ziren, ez da kontu berri bat :) Izar beltz ateneoan beganoa jan genuen eta arratsaldean Ikerren hitzaldia, “Minifresadora CNC” benetan interesgarria, hurrengo KKKPan praktika egiteko komentatu genion eta era merke baten egingo genuela promes eman zigun zigun :)

Eta orain… aktibismoa, P2Paren inguruan sortu nahi dituzten legeen aurkako protesta garaia eldu eta Bartzelonan zein Bilbon, ordu berean kontzentrazio bat burutu genuen, gurea Bilboko SGAEko atearen aurrean. Ordu bete inguruko kontzentrazioa egin genuen, bertan jendeari P2Pa zer den eta zertarako balio duen azaldu genien, askok eta askok jada bazekiten emule eta antzeko programak zer ziren baina oso ezjakintasun handia dago legeen inguruan. Wifi bitartezko sare lokal bat sortu nahi izan genuen baina ez genuen arrakasta handia izan (manual bat ikusi behar dut) eta WiFI libre batera konektatu ginen Internetetik kanta bat jaitsi. Elkarbanatzea oraindik legala da!

SGAE

SGAE

Konzentrazioa

Konzentrazioa

Libera la cultura

Libera la cultura

Egun amaieran etxera eta ohea hartu dudanean… Imagina ezazue!

Zorionak guztioi! Eta huurrengorarte!

 

KKKP: Hurrengoa, Kukutza gaztetxean

Hurrengo KKKPrako data badugu Apirilaren 4a Kukutza gaztetxean, dotore-dotore datorrena, Ibarretxe bezala. Eta noizbait politikariak bezala bazkaltzera joateak inbidia eman image_minibadizu, ez beldurtu eta gure hitzaldietara apunta zaitez.

  • Hardware tailerra, erabiliko dugun gela muntatuko dugu lehenbizi.
  • Script onak, script motak: hitzaldi honetan komando-lerroko interfaze erabilgarriagoak egiteko tresnak aurkeztuko ditugu, zehazki getopt, gettext, make etabar.
  • Liburuak inprimatu papera aurreztuz, edozein dokumentu hartuta liburu bat bezala toles daitekeen inprimakia nola lortu, orri bakoitzean lau orrialde sartuz.
  • Bazkalondoan lehenengo frikia aurkeztuko dugu, barrokoan egondako lehen frikismoaren aztarnak ikusiko ditugu.
  • Bazkalondoan autoenpleguari buruz hitzegingo dugu software librea erabiliz.

Animatu eta parte hartu :)

 


Asel askatu!
La lista de Sinde
 
puntueus

 

Valid XHTML 1.0 Transitional