Home Bloga

Bloga

KKKP VII .:. Laburpena

Beste behin ere gure lagun giputzekin izan gara Oiartzunen. KKKPen VII edizioa burutu dugu eta oraingoa elektronika plater gogor moduan izan badugu ere, beste gai batzuk ere jorratu ditugu, SQL injection, Telecom paketea, zerbitzariak segurtatzeko moduak...

Zein webgune erabiliko dugun kontsensura eldu gara beraz, badakizue, hemendik gutxira webgune berri bat aurkeztuko dizuet.

Oraingoz argazkiak flickrseko nire kontura igotzen nabil eta badakizu, guzti hau eta gehiago Creative Commons By-Sa lizentzia baten menpe.

Hona hemen argazki batzuk.

Software librea maitatzen dugunok elkarrekin geratu gara gehien gustatzen zaiguna aztertzeko, teknologia berriak. Euskal Herrian bizi garenez jan-edana ere ez da falta izan Smile

Hurrengoa Abenduaren 12an Bakion izango dela aurreikusten dugu!

 

Joomla!Euskaraz komunitaea ireki berri dugu!

Gaurkoan berri interesgarri bat daukagu Euskal Herrian bizi diren Joomla CMSko erabiltzaileentzat. Gaur jaio da Joomla!Euskaraz komunitatea. Denbora nahiko da jada proiektu honi bueltak ematen ari garela eta gaur izan da irekitzeko eguna, pertsiana altxatu eta gure etxe txikia erakusteko aukera egin dugu.

Powered by Joomla

Hasi aurretik hurrengoa esan nahiko genuke; BETA bertsioan gaude, errorerik aurkitzekotan bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu <!-- document.write( '</' ); document.write( 'span>' ); //--> helbidera.

  • Joomla euskaratu nahi duzu? Hau da zure lekua.
  • Joomlako osagai baten euskeraketa duzu hortik galduta? Jarri guztiona izango den katalogoan.
  • Komunitatea lagundu nahi duzu? Egin zaitez ireki berri nahi dugun foroko admin.
  • Joomla berri gustiak esagutzen dituzu? Bidali gurera.
  • Joomla ikasi nahi duzu? Bilatu fororako admin bat eta posteatu :P

Eta orain gure historia laburraren berri eman nahi dizuegu:

Joomla!Euskaraz komunitatea, 2009ko apirilaren 18an, Bilbon egindako lehenengo Joomla!Kaferaren ondorioz sortzen da. Bertan bildutakoek , Joomla inguruan komunitate euskaldun bat sortzeko beharra ikusi genuen, indarrak batzeko eta plataformaren erabilera Euskal Herrian bultzatzeko.

Komunitate honi esker, Joomla eduki kudeatzaile sistemaren (CMS)  erabilera zabaldu egin nahi dugu eta erabiltzaile euskaldunei euskarria eman, plataformarako euskaraz garatutako eta itzulitako baliabideak guztien eskura jarriz, eta sortzen diren zalantzak zein arazoak konpontzen saiatzen beraien hizkuntzan.Joomla!Euskaraz komunitate zabala eta irekia izan nahi du parte hartu nahi duten guztientzat. Parte hartzeko era asko egon daitezke:

  • Plataforma euskaratzen lagunduz
  • Osagai, modulu eta pluginak euskaratuz
  • Garatutako osagai, modulu eta plugin berriak gehituz (Euskaraz noski ;-) )
  • Foroan beste erabiltzaileei lagunduz

Beti ere komunitateko beste kideak errespetatuz, hori dela eta komunitate honek ez du jarrera matxistarik edota arrazistarik onartuko, ezta  inongo hizkuntz iraingarria ere.

Ondo izan eta gozatu gurean!

 

IEB 2009ko bizipenak #ieb09

Aurtegoan, Informatikari Euskaldunen VII. bilkura burutu dugu. Donostiako Teknologi Elkartegian. Eraikin nagusian izan da jardunaldia, UEUko Informatika Sailak eta Miramon Enpresa Digitalak antolaturik.

 

IEB09ko gif animatua

 

Goiz jaiki eta berandu heldu, hau marka! Aski soberan dakigu Donostiarako bidea ez dela batere xamurra.

Ponentzia interesgarriak izan ditugu aurten, euskararekin estuki loturik gainera. AnHitz proiektua Elhuyar Fundazioan ari den Igor Leturiaren eskutik, Semantic Tags Egoitz Gonzalezen eskutik, Etiketa-lainoen Multzokatzea, Arkaitz Zubiagaren eskutik, IP telefonia Irontec enpresako Jon Bonillaren eskutik (nahiz eta euskararen domeinu paregabea ez duen primeran aritu da gure hizkuntzan eta aurkezpena modu dibertigarrian bideratu du ) eta Mugak proiektua, Luistxo Fernandezen eskutik, kirikaz beteriko ponentzia indartsu bat emanez.

Aplikazioei buruzko komunikazioak gela txikian eman behar genituenez, kaferako atsedenaldian aplikazioei buruzko komunikazioak eman behar genituen guztiak bildu ginen gela hartan, eta guztia prest utzi ostean (Ubuntu GNU/Linux zuen eramangarri batean), geratzen zitzaigun denbora tarte laburrean kafea hartzera jeitsi ginen. Bertan lagun ugari aurkitu nituen: Maite, Ugutz, GISA elkartean lanean ari diren Ales eta Maider, UEUren bilboko bulegoko lagunak… Coffe-break hura amaitutakoan aplikazioen komunikazioen gelara itzuli nintzen, sinadura digitalari buruzko komunikazioa eman behar nuenez, nahiago nuen bertan geratu komunikazio guztiak ikustera, badaezpada ere.

Sinadura aplikazioaren logotipoa

Mugitu.com (EHU-ko Joseba Alberdi eta Endika Esteibar), Pootle (Librezaleko Julen Ruiz), Zientzia eta teknologiako hizkuntza arteko web bilatzailea (Elhuyar Fundazioko I+G+B sailan parte hartzen duten Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle) eta Sarean Zer (Elekako Gregorio Hernandez) komunikazioak ikusi ostean, nirea iritsi zen. Nire txanda iritsi artean urduritasuna gero eta nabarmenagoa zen. Nire izena entzundakoan mahaian jesarri eta komunikazioarekin hasi nintzen, momentu horretan urduritasun guztiak desagertu ziren, gela txiki hortan, guztiok zoruaren altuera berdinean, giro lasai eta lagunartekoa nabaritzen zen. Komunikazioa azaltzen ari nintzen bitartean, aurpegi batzuetan keinu arraroa ikusi nuen, normala, sinadura digitalari buruz inoiz ezer entzun ez duenarentzat, komunikazio honek informazio larregi ematen zuen denbora-tarte txiki batean. Azkenean uste nuena baino hobeto ulertu zuten sinadura digitala eta Sinadura aplikazioari buruzko nondik-norakoak eta galdera interesgarriren bat edo beste izan zen. Sinaduraren funtzionamenduari buruz, hardware eta software ziurtagiriei buruz, ziurtagiriak lortzeko metodoei buruz, etab. Esperientzia oso positiboa daramat komunikazio honetatik eta asko poztu naiz partehatzaileen harrera bikainarekin. Komunikazioaren tarte hau Ikasplay enpresako Francisco Bodegok itxi zuen Ikasplay: jolas hezitzaileak komunikazioarekin.

 

Arraytxiki Web Laborategiaren logoa

 

Bazkalordua iritsi zen, eta Miramoneko Serval jatetxean lagunarteko giroan entsalada eta izokin goxo goxoak jan ostean (postre, kafetxo eta guzti…), berriz itzuli ginen informatika kontuetara, aurkezpenetara itzuli aurretik hack.in#badakigu gure elkartea entrebistatu zuen irratia.comeko Patxi Gaztelumendi kazetaria aurrez aurre ezagutzeko aukera izan genuen,  ostean, Komunikabide idatzien etorkizunari buruzko mahainguruarekin jarraituz, honetan, Argiako Eli Pombok, Berria eta Hitzako Iker Balentziagak, Gaur8 eta Kazeta.infoko Maite Ubiriak euren esperientzia eta ustean kontatu zizkiguten UEUko eta Elurnet enpresako Gorka Julio moderatzaile lanetan ari zelarik. Ondoren, eztabaidan aritu ginen denbora dexentez, eztabaida momentu batzuetan pixkat beroxeago jarri zen baina nire ustetan, oso aberasgarria suertatu zitzaigun. IEBren edizio honekin bukatzeko, MobileSOSprojecteko Urtzi Ibarguenek itxi zuen jardunaldia, artea eta teknologia berriak duten elkarreragina azalduz adibide pila batekin. Azken ponentzia hau bukatu baino lehenago atera ginen etxera itzultzeko berandutzen hasi zitzaigulako.

IEB 2009ren balorazioa? Oso positiboa. Proiektu pila ezagutu ditut hauetan lanean diharduen jandearen eskutik, aspaldiko eta ez hain aspaldiko lagunak aurkitu ditut bertan eta oso ondo pasatu dugu guztiok.

Zoritxarrez, honelako jardunaldietara noan bakoitzean nire eramangara ez da wifi sareetara konektatzeko gai, gainera zertxobait zaharkituta dago, eta Dabidek duenaren antzeko Acer Aspire One bat erostea pasatzen ari zait burutik momentu honetan.

 

Udako Euskal Unibertsitatearen logoa

 

Ikusitako proiektuetaz hitzegin nahi nuke, baina gaurkoz nahikoa dut post luuuuuuze honekin (ze txapa naizen, eta hau umorea gaur bezalako egun baten ostean halako bidalketa luze bat egiteko…), baina hortarako badago denbora… Gainera sinadura digitalaz planteatu dizkidaten zalantza eta beste xehetasunetaz hitzegin nahi nuke datozen egunotan…

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Twitter bidez eginiko IEB09ren jarraipena begiratu daiteke, honetan, bideo, argazki eta aurkezpenak eskuratzeko estekak ere agertzen dira.

IEB09ren bloga ikustea interesgarria litzateke informazio gehigarria lortzeko.

Komunitatearekin zorretan sentitzen naizenez, gaur erabilitako aurkezpena (zuzenketatxo batzuekin) publikoki eskuragarri jarri nahi dut, hori dela eta birpasotxo bat eman eta laster utziko dut sarean eskuragarri.

 

Joomla!Kafeko balorazioa

joomla_logo_symbol_50

Atzo Bilboko lehen Joomla!kafea ospatu genuen Bilbon, reciclanet elkartearen egoitzan, hitzordua arratsaldeko 18.00etan izan zen eta 10 lagun inguru batu ginen. Hack.in#badakigu informatika aske elkartea, ESLE jendea (titulu pertsonalean, zenbait enpresetako jendea... Genituen proiektuen eta egin beharren artean aritu ginen arratsaldeko 20.00ak pasatxo izan arte. Komentatutakoen artean hurrengoak azpimarratu nahiko nituzke:

  • Joomla!ren euskeraketan bi izatetik agian pertsona gehiago izatera pasatu gaitezke, jendeak oso ondo hartu zuen Joomla! euskaratzeko gogoa eta askok horren inguruan gehigarriak euskaratzen hasi dira dagoeneko. Gainera asko poztu ninduen lagun batzuek nik euskaratutako gehigarri bat erabiltzen dutela jakitea Smile
  • Joomla!Euskaraz komunitatea sortuko dugu, bertan Euskal Herrian Joomla!ren inguruan sortzen diren berriak eta euskaraketak zein proiektuak kaleratzeko leku aproposa sortuz. Joomla! bat instalatuko da eta bere barnean, foro, blog eta gehigarri euskaldunen katalogo bat sortuko dugu.
  • Reciclanet eta hack.in#badakigu taldeen arteko kolaborazio lana sortuko da reciclaneteko webgunea Joomla! batera migratzeko.
  • Hack.in#badakigu informatika aske elkartean reciclaneten egoitzan edo San Ignazioko kultur etxean Joomla!ko ikastaro bat emango dugu, hasieran ezer ez dakien jendearentzat geroago animatzekotan erritmoa igoz Smile
  • Komentatutako proiektuen arabera poztekoa da Euskal Herrian zenbat proiektu sortzen diren CMS honen inguruan.
Azkenik eta era pertsonalean, gehien gustatu zaidana jendearekin egon ahal izatea izan da, gure pantailatik kanpo beste programatzaile asko daudela ikustea eta eurekin berba egiten aritu ahal izatea. Goraintziak gustioi eta atzo hartutako etxeko lanak egiten hasiko naiz Smile
 

Gauzen internet

Internet ordenagailuen arteko sareak pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzeko tresna da gaur inoiz baino gehiago. Hala ere, kalkulatzen da Interneteko trafikoaren %12a makinek pertsonen laguntzarik gabeko informazio trafikoa dela. Interneten, ordenagailuak eta antzerako gailuez gain beraien artean komunikatzen hasi diren eguneroko gauzak ikusten hasiko gara. Hori da gauzen internet, eguneroko gauzak beraien artean elkar komunikatu eta Interneteko informazioa erabiliz gauza berriak egiteko gai izatea.

Hau lortu ahal izateko gero eta arruntagoak diren teknologia sorta batek parte hartzen du. Dimentsio biko barra-kodeak, RFID txipak, Ingurune-gailuak, Hardware moldagarria eta sentsoreak etab. Egitasmo honetan teknologia hauek ikertu eta dituzten abantailak/desabantailak aztertzen saiatuko gara.

Manifestua

Helburua: Gauzen Interneten eta gauzen bizitza digitalari buruz, interesa duten pertsonak bildu eta gure oinarrien arabera esperimentatzea da gure helburua.

Oinarriak:

  • Irekia: Jendearen parte-hartzeari
  • Ezagutza askea: Bertatik sortzen diren edukiak Domeinu Publikoaren baitan zabaltzen ditu.
  • Autoantolakuntza: Ekitaldi fisikoak baliabide propioak edo partaideek erabakitzen dituztenak erabiliz egindakoa.
  • Banatua: Leku konkretu batekin loturarik gabea gauzeninternet.com webgunearearen bidez kudeatua.
  • Pluriarkikoa: Kolaborategiko edozein nodok ekitaldi fisiko bat edo proiektu ezberdinak proposatzeko gaitasuna dauka, kolaborategiko partaideek parte-hartu edo ez erabikiko dutelarik.
  • Esperimentazioa: Berrikuntza berriak proposatzeko eta aurrera eramateko bide hoberena esperimentazioa dela pentsatzen dugu.
  • Pribatutasuna kontuan: Proposatutako proiektu eta ekimenetan pribatutasunaren gaia izango dugu beti kontutan.

Manifestu hau Gauzen Internet I. bilkuran sortu eta sinatu genue.

Gaur izan gara bertan, egun jostagarria eta entretenigarria Andoainen, barre, jan eta saltseatu egin dugu lagun arteko giro alaian.

Nabaztagg eta mir:ror frogatu izan dugu eta non erabili eta non ez eztabaidatu dugu, baina honen inguruan aurrerago egingo dugu berba
 
Artikulu gehiago...
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 2
Asel askatu!
La lista de Sinde
 
puntueus

 

Valid XHTML 1.0 Transitional