KKKP VII .:. Laburpena
Beste behin ere gure lagun giputzekin izan gara Oiartzunen. KKKPen VII edizioa burutu dugu eta oraingoa elektronika plater gogor moduan izan badugu ere, beste gai batzuk ere jorratu ditugu, SQL injection, Telecom paketea, zerbitzariak segurtatzeko moduak...
Zein webgune erabiliko dugun kontsensura eldu gara beraz, badakizue, hemendik gutxira webgune berri bat aurkeztuko dizuet.
Oraingoz argazkiak flickrseko nire kontura igotzen nabil eta badakizu, guzti hau eta gehiago Creative Commons By-Sa lizentzia baten menpe.
Software librea maitatzen dugunok elkarrekin geratu gara gehien gustatzen zaiguna aztertzeko, teknologia berriak. Euskal Herrian bizi garenez jan-edana ere ez da falta izan ![]()
Hurrengoa Abenduaren 12an Bakion izango dela aurreikusten dugu!
KKKP VII .:. Laburpena



















