Greba Orokorrari buruzko informazio gune alternatiboa da. Hau pikete informatibo bat da. Greba Orokorra .info egin genuen aurreko urteetan, eta GO erreportariak kalera atera ginen, grebari buruz informatzera. Telebista herritar bat muntatu genuen, hizkuntza ezberdinetan emititu zuena, Internetetik mundura. Kalean argazkiak atera, bideoak grabatu, iritziak zabaldu genituen Informazioa, salaketa, kontrainformazioa, pikete informatiboa… Hau gune ireki Read More …
Hilabete atzeratu gara, baina herriak eta udalak izaten ohi dituen dinamikak direla medio, egia esan, ez genuen mozioaren eztabaida aurrekontuen eztabaidarekin batera egin nahi, baina gure plangintza atzeratzen ari zenez, Maiatzean sartzeko aukera ikusi eta horrela egin dugu. Askok jakingo duzuen moduan, mozioa erregistratu aurretik, udala osatzen duten talde politiko guztiekin eztabaidatu nahi genuen mozioaren Read More …
Zapatuan izango da, goizeko 10etan hasita, bertan segurtasun digitalaren inguruan arituko gara gerturatzen diren aktibista gazte eta ez hain gazte guztiekin. Erraminta digitalak modu seguru baten erabiltzen ikasiko dugu eta era berean gure buruaren ahalduntze kolektiboa bultzatzeko aukera digital desberdinak aurkeztu eta eztabaidatuko ditugu. Gaur egun sistemaren aurka borrokan ibiltzen garen ehunka lagun ordenagailuak erabiltzen Read More …
Gaur, hack.in#badakigu informatika elkartea Bermeoko Udal Gobernuarekin bildu gara, software librearen aldeko ponentzia aurkezteko. Udalak ponentziaren alde duen prestutasuna azaldu digu eta 2007. urtetik orain arte software librerantz emaniko pausuak ere azaldu dizkigu barne-txosten batean. Modu positiboan baloratu dugu orain arte Bermeoko Udalak software librea erabiliz egin duen guztia. Software librea ezagutzen dutela erakutsi digute, Read More …



